(...)
Aurten Munduko leku-izenak euskaraz emateko erizpideak eta izendegia liburu mardula, Donostia 1991, 685 orr., eman da argitara, Elhuyar elkartea agertzen dela egile moduan [...] Liburuak ez du beti errespetatzen hitzaurrean oinarriz harturiko erizpidea, eta hauxe da, oro har, egin dakiokeen kritika nagusia, hainbeste hitzen artean inoiz lapsusak gertatzea normala bada ere. Adibidez v letra onetsi arren, Jugoslavia, Txekoslovakia, Venezia, Viena, Vilnius, Eskandinavia [14. oin oharra: Berez Skandinavia beharko luke, hasierako s-duela] edo Vietnam hitzetan bezala, ondoren Sobietar Batasuna azaltzen zaigu, Sovietar Batasuna jarri beharrean, hitz hori (soviet eta sovietskij) errusieraz v-duna izan arren. Gauza bera dakusagu Geneba hitzean, Geneva-ren ordez", zion [Xabier Kintanak: Euskaldunon Egunkaria, 1991-eko maiatzak 14 eta 16. Artikulua bera zehatz eta mehatz osorik ikertzea merezi du]
(...)
Zer: Penintsula
Non: Europa
Jatorria:
DRPLV