(...)
Arabako herrialdea bere Lautadaren inguruan mugitzen da, bera baita zatirik handiena eta hoberena. Hortik landa, Ifarraldean dituen haranak, Ega garaiaren eskualdea, Trebiñoko konterria eta honen inguruak eta, azkenik, Arabako Errioja gelditzen zaizkigu […] Ega-garaia- k, Diputazioko eskualdekatzean Montaña Alavesa deritzaionak, Ega hibaiaren goialdea hartzen du; eztabaidan jartzen diren hibai honen iturriak -nahiz Arraia haranean nahiz Lagranen egon- eskualde hontan baitaude. Lau haran ezagunetan banatzen da eskualde hau: Ifar-Ekialdetik "Arana" harana, lau herrixkarekin, Alda hiriburu duelarik; Ifar-Mendebaletik, Arraia harana, Maeztu hiriburua eta beste hamabost herrixkarekin; Bernedo, bost herrixkako udala, haran berean, Hego-Mendebalean eta aparte, Lagran udal ttikia dagoelarik; Hego-Ekialdean, Kanpezu harana, lau herrixka eta Santi Kurutz haranaren buru, eta halaber eskualdeko buru izateko bidean. // 339,43 km2 eta 5.128 bizilagun. Egileta-Azazetako lepoak bereizten du Arabako Lautadatik, Lizarrako merinaldearen bidean jarriaz. Hain zuzen, Arraia ez besteak XIV. mendearen azkenerarte merinalde hortakoak ziren. // Baserri eskualdea, patata ugari ematen duena; Gamiz euskal idazlearen sorlekua. Aurtengo Apirilaren 29an Sabando bere jaioterrian gorazarre bat eskaini zion Euskaltzaindiak, hainbat arabar euskaldunberri bertan zirela, euskararen berjabetzearen lekuko. Ega-garaiko herritxoetako hamaika jendek gorazarre hartan jakin zuen lehen aldiz beren euskalduntasunaren berri. Dizdira pozgarri bat izan zen askorentzat
(...)
Zer: Eskualdea
Non: Araba
Jatorria:
LIZ.LUR