Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Arabako Mendialdeko kuadrilla - Lekuak - EODA

Arabako Mendialdeko kuadrilla (Kuadrilla)

Entitatea:
Antolakuntza/Eskualdea
Herritarra:
mendialdetar 
Arautzea:
batzordearen beraren arautze proposamena 
Non: Araba
Kokalekuak:
  • ega garaia, montaña alavesa - (1974) LIZ.LUR , 24 (mapa), 40, 43. or.
    (...)
    Arabako herrialdea bere Lautadaren inguruan mugitzen da, bera baita zatirik handiena eta hoberena. Hortik landa, Ifarraldean dituen haranak, Ega garaiaren eskualdea, Trebiñoko konterria eta honen inguruak eta, azkenik, Arabako Errioja gelditzen zaizkigu […] Ega-garaia- k, Diputazioko eskualdekatzean Montaña Alavesa deritzaionak, Ega hibaiaren goialdea hartzen du; eztabaidan jartzen diren hibai honen iturriak -nahiz Arraia haranean nahiz Lagranen egon- eskualde hontan baitaude. Lau haran ezagunetan banatzen da eskualde hau: Ifar-Ekialdetik "Arana" harana, lau herrixkarekin, Alda hiriburu duelarik; Ifar-Mendebaletik, Arraia harana, Maeztu hiriburua eta beste hamabost herrixkarekin; Bernedo, bost herrixkako udala, haran berean, Hego-Mendebalean eta aparte, Lagran udal ttikia dagoelarik; Hego-Ekialdean, Kanpezu harana, lau herrixka eta Santi Kurutz haranaren buru, eta halaber eskualdeko buru izateko bidean. // 339,43 km2 eta 5.128 bizilagun. Egileta-Azazetako lepoak bereizten du Arabako Lautadatik, Lizarrako merinaldearen bidean jarriaz. Hain zuzen, Arraia ez besteak XIV. mendearen azkenerarte merinalde hortakoak ziren. // Baserri eskualdea, patata ugari ematen duena; Gamiz euskal idazlearen sorlekua. Aurtengo Apirilaren 29an Sabando bere jaioterrian gorazarre bat eskaini zion Euskaltzaindiak, hainbat arabar euskaldunberri bertan zirela, euskararen berjabetzearen lekuko. Ega-garaiko herritxoetako hamaika jendek gorazarre hartan jakin zuen lehen aldiz beren euskalduntasunaren berri. Dizdira pozgarri bat izan zen askorentzat
    (...)

    Zer: Eskualdea
    Non: Araba
    Jatorria: LIZ.LUR

  • arabako mendialdea / montaña alavesa: kanpezu - (1994/03/18) OB.AG , 1.3.1
    (...)
    Onomastika batzordeak Bilbon izandako bileran onartutako izena
    (...)

    Zer: Eskualdea
    Non: Araba
    Jatorria: OB.AG

  • arabako mendialdea: arabako mendialdea, -a - (2005/05/12) OB.AG , 2.1
    (...)
    Onomastika batzordeak Donostian eginiko bilkuran onartutako izena. 2.1.- Euskal Herriko eskualdeen izenak // Izenak aztertu eta Trebiñu gehitu da. Mahai gainaen utzi den izen bakarra Aiara / Aiaraldea da [...] Arabako Mendialdea - Arabako Mendialdea - Arabako Mendialdea (-a) A
    (...)

    Zer: Eskualdea
    Non: Araba
    Jatorria: OB.AG

  • Mendialdea (-a) - (2006) ARAUA.150 , Euskera, LI (2006, 2), 1099. or.
    (...)
    Mendialdea (-a). Gogoratu behar da Mendialdea izenaren bukaerako –a artikulua dela. Hortaz, eskualdearen izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Mendialdea, Mendialdearekin, Mendialdean..., baina Mendialdeko, Mendialdetik, Mendialdera... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Mendialde maitea, Mendialde osoan, Gure Mendialde hau...
    (...)

    Zer: Eskualdea
    Non: Araba
    Jatorria: ARAUA.150

  • Cuadrilla de Montaña Alavesa / Arabako Mendialdeko Kuadrilla - (2025/11/03) ALHAO , 125 zk. 2025-03138
    (...)
    ARABAKO BATZAR NAGUSIAK 12/2025 Foru Araua, urriaren 22koa, kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua aldatzeko Jakinarazten dut Arabako Batzar Nagusiek 2025eko urriaren 22ko osoko bilkuran onetsi dutela, eta nik aldarrikatzen eta agintzen dut argitara dadila “12/2025 Foru Araua, urriaren 22koa, Kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 foru araua aldatzeko”, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek eta agintariek bete eta betearaz dezaten. Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 22a Diputatu nagusia RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE 12/2025 FORU ARAUA, URRIAREN 22KOA, KUADRILLEN AZAROAREN 20KO 63/1989 FORU ARAUA ALDATZEKO ZIOEN AZALPENA Arabako kuadrillak udalerriz osatutako lurraldeko foru erakunde gisa eratuta daude, eta, funtsean, kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauak arautzen ditu. Arau horrek, funtzionatzeko oinarrizko arauak ezartzeaz gain, haien kopurua eta izen ofiziala zehaztu zituen. Foru arau proiektu honen xedea da, lehenengo eta behin, aipatutako kuadrillen foru arauaren 4, 6, eta 8. artikuluak aldatzea, Biasteri-Arabako Errioxako Kuadrillak eta Aiarako Kuadrillak izen ofiziala aldatzeko hasitako prozeduraren ondorioz, zeina jasota baitago Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen mugak, izena, hiriburua eta ezaugarriak arautzen dituen otsailaren 21eko 4/2011 Foru Arauaren 62. artikuluan (67. artikuluari lotuta). Ildo horretan, kuadrilla horiek izen ofiziala aldatu nahi dutela adierazi dute. Zehazki, Biasteri-Arabako Errioxako Kuadrillak proposatu du izen ofizial berria “Arabako Errioxako Kuadrilla/Cuadrilla de Rioja Alavesa” izatea, eta Aiarako Kuadrillak “Aiaraldeko Kuadrilla/Cuadrilla de Aiaraldea” izatea. Era berean, kuadrillen eta udalerrien izena egokitu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden elebitasun irizpideetara. Aldaketa horrek berekin dakar kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren artikulu hauek aldatzea: 5, 7, 9, 10 eta 11. artikuluak. Azkenik, 18.5 artikulua aldatzen da, ezartzeko, indarrean dagoen legeriaren arabera, kuadrillako batzarreko lehendakari eta lehendakariorde hautaketan berdinketaren gaineko ebazpena. Lehenengo artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 4. artikulua: “4. artikulua Kuadrilla hauek osatzen dute Arabako lurraldea: 1. Cuadrilla de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Kuadrilla. 2. Aiaraldeko Kuadrilla / Cuadrilla de Aiaraldea. 3. Arabako Lautadako Kuadrilla / Cuadrilla de la Llanada Alavesa. 4. Arabako Errioxako Kuadrilla / Cuadrilla de Rioja Alavesa. 5. Gorbeialdeko Kuadrilla / Cuadrilla de Gorbeialdea. 6. Cuadrilla de Añana / Añanako Kuadrilla. 7. Cuadrilla de Montaña Alavesa / Arabako Mendialdeko Kuadrilla.” Bigarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 5. artikulua: “5. artikulua Vitoria-Gasteizko Kuadrilla izen bereko udalerriak osatzen du, eta haren egoitza Vitoria-Gasteiz da.” Hirugarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 6. artikulua: “6. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Aiaraldeko Kuadrilla: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondo. Kuadrillaren egoitza Arespalditzan egongo da.” Laugarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 7. artikulua: “7. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Arabako Lautadako Kuadrilla: Alegría-Dulantzi, Agurain, Asparrena, Barrundia, Burgelu, Donemiliaga, Iruraiz-Gauna eta Zalduondo. Kuadrillaren egoitza Agurainen egongo da.” Bosgarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 8. artikulua: “8. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Arabako Errioxako Kuadrilla: Bastida, Bilar, Elciego, Eskuernaga, Iekora, Kripan, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Mañueta, Moreda Araba, Navaridas, Oyón-Oion eta Samaniego. Kuadrillaren egoitza Guardian egongo da.” Seigarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 9. artikulua: “9. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Gorbeialdeko Kuadrilla: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia. Kuadrillaren egoitza Murgian egongo da.” Zazpigarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 10. artikulua: “10. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Añanako Kuadrilla: Añana, Armiñón, Berantevilla, Erriberabeitia, Erriberagoitia, Gaubea, Iruña Oka, Kuartango, Lantarón eta Zambrana. Kuadrillaren egoitza Ribabellosan egongo da.” Zortzigarren artikulua: Hona hemen nola idatzita geratuko den Kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 11. artikulua: “11. artikulua Udalerri hauek osatzen dute Arabako Mendialdeko Kuadrilla: Arraia-Maeztu, Bernedo, Harana, Kanpezu, Lagrán eta Peñacerrada-Urizaharra. Kuadrillaren egoitza Santikurutze Kanpezun egongo da.” Bederatzigarren artikulua: Kuadrillen 63/1989 Foru Arauaren 18.5. artikulua honela geratzen da idatzita: 5. Hainbat hautagairen artean berdinketa gertatuz gero, azken udal-hauteskundeetan kuadrillako udalerrietan boto gehien lortu dituen erakunde politikoko batzarkidea izendatuko da. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da.” Azken xedapena Foru arau hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 22a Lehendakaria IRMA BASTERRA UGARRIZA
    (...)

    Zer: Kuadrilla
    Non: Araba
    Jatorria: ALHAO

 

  • Arabako Mendialdea (-a), Montaña Alavesa (sinplea)
  • Cuadrilla de Montaña Alavesa / Arabako Mendialdeko Kuadrilla (ofiziala)
  • Cuadrilla de Montaña Alavesa (gaztelania)
UTM:
ETRS89 30T X.541332 Y.4720988
Koordenatuak:
Lon.2º29'39"W - Lat.42º38'29"N

Kartografia:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper