4 emaitza Ele bilaketarentzat [1 - 4]
Elías (es)
Hebreerako Eliyâh -latinez Elias- izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako aldaera femeninoa. Ikusi Ele gizonezkoa eta epizenoa.
Akitanian erromatarren garaiko (I-III. m.) idazkunetan ageri den jainko izena. Ikusi Ele emakumezkoa eta epizenoa.
Ele izen arrunta bada euskaraz, 'hitza' edo 'berriketa' adierak dituena. Ikusi Ele emakumezkoa eta gizonezkoa
Euskarazko ele hitz arruntari artikulua erantsita sortzen da elea hitza; 'hitza' edo 'berriketa' adierak ditu. Bestalde, bada euskaraz artikulurik gabeko elea hitza ere ('eztabaida, errieta' adierak ditu), baina erabilera-esparru murritzekoa da, oso gutxi erabilia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.