1 emaitza Oier bilaketarentzat [1 - 1]
Oger (es)
Usaiako izena da Erdi Aroan. 1274an Maulen (Zuberoa) aurkitzen dugu, 1319an Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) eta 1329an Erriberrin (Nafarroa). Azken bi herri hauetakoak Nafarroako gorteetako ordezkariak ziren. XV. mendeko Bienandanzas e Fortunas liburuan izen honetako bi lagun aipatzen dira, bat Amezketan (Gipuzkoa) eta bestea Lazkaon (Gipuzkoa).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.