Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

455 emaitza *:* bilaketarentzat [31 - 40]

Aizarotz

  • Basaburu Nagusiko herria (Nafarroa). XX. mende arte burdinola bat izan zen bertan.

Aizbeltz

Aizkoa

  • Aniz, Ziga, Añezkar eta Irureko (Nafarroa) aurkintza eta Deierriko (Nafarroa) herria. Hondarreko honetan Mendigañako Andre Mariaren ermita dago.
    Ikus Mendigaña.

Aizkorri

  • Gipuzkoako mendia eta tontorra (1.531 m). Bertan Mari bizi omen da, Aketegi izeneko haitzuloan. Inguruetan bere laguntza hiru aldiz eskatzen bada Aketegiko Dama buru gainean jartzen omen da, babesa emateko. Zegaman jentilek pilotan aritzean frontoitzat erabiltzen zutela esaten da. Gogoratu behar da, bestalde, hain ezaguna den Aitzgorri idazkera etimologikoa ez dela zuzena.
    Ikus Mari.

Aiznea

Akaitz

Aketxe

Alai

  • Euskarazko adjektibo arrunta: "bizidunez mintzatuz, alaitasuna eta umore ona duena".

Alaitasuna

Albi

  • Aralarko aurkintza eta arima gaitzetsiak, haize nahasiz eta zurrunbilo handiz, beren azken egoitzan sartzen diren haitzuloa. Bertan 1915ean T. Arantzadik eta F. Antsoleagak aurkituriko trikuharria dago. Erdi Aroan antroponimoa ere bazen, Albiz aldaerarekin batera.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper