Euskarak, maileguak bereganatzean, n, l, r kontsonanteen ondorengo s, z kontsonanteak ts, tz bihurtu ohi ditu normalean: intsektu, agentzia, galtzak, unibertsitate... Bada salbuespenik ere: konsistorio, alonsotegiar. Salbuespenak ugariago dira hitz berrietan: bonsai, ensaimada, transatlantiko, insomnio, suspense, jansenismo..., Tanzania, Persia.
Komeni da jakitea, bestalde, joera hori ez dela betetzen hitz-elkarteetan: ezkonsari, egunsari, egunsenti, ilunsenti, funsgabe, herensuge, lansari, martxinsalto, minsor, ordainsari, sansebastianak, zezensuzko... Hiztegiak dira edozein zalantza argitzeko biderik zuzenena. ;