Sinonimoak dira ‘zerbait biziki desiratzea’ adieran; alegia, desiratzen den hori maiz irudikatzea. Irrikatu dute sinonimo, adiera horretan. Hau ez da guk amestutako bizitza. Umeak hainbeste aldiz amets egin duen eguna.
Amets eginek, ordea, badu amestuk ez duen adiera bat: ‘lotan, irudimenak, gertaerak edo irudiak sortzea; ametsetan egitea’. Amildegi batetik erortzen nintzela amets egin dut bart. Ez, ez dut amets egin, egia da. [EH]