Gaur abiatu dira Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urtero antolatzen dituen ikastaroak, eta horietako bat Miriam Urkia euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko lantaldeko buruak emango du, Christian 'Antton' Harignordoguy AEKko irakaslearekin batera. Bien artean euskara gaitasuna lantzeko tailerra eskainiko dute.
Bost orduko tailer hau Baionan egingo da, uztailaren 6an, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan.
Honako hauek dira ikastaroaren helburuak: Frantsesak eragindako zenbait kalko arruntez ohartaraztea; hiztunek izaten dituzten hainbat zalantza eta arazori erantzuteko baliabideak ematea; erreferentziazko dokumentuetan nola bilatu erakustea; eta Euskaltzaindiaren Hiztegia ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
Izen-ematea: ekainaren 30a baino lehen.