Kepa Altonaga zoologo, idazle eta euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo CAF-Elhuyar Merezimendu Saria, "euskara normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako lanagatik". Atzo, maiatzaren 11n, jaso zuen, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur gunean eginiko ekitaldian.
Aurtengo edizioaren leloa "Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde” izan da. Altonagarekin batera, hauek izan dira sarituak: Xabier Artaetxebarria Artieda eta Antton Alberdi Estibaritz ikertzaileak eta Edu Lartzanguren Urdangarin kazetaria. Enrique Hurtado Mendietak, berriz, Txalaparta digitala eta interaktiboa proiektua garatzeko beka jaso du.