Euskararen euskalki eta hizkera desberdinak ezagutarazi nahi ditu "Euskara ibiltaria" erakusketak. Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) du oinarri eta Akademiak, Bilboko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute.
Erakusketa maiatzaren 3an zabaldu zen eta hilaren 27ra bitartean egongo da ikusgai Bilboko Zabalgune eraikinean, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara.
Hainbat komunikabide dira erakusketaren babesle: Berria, Bizkaia Irratia, Deia, EiTB, El Correo, Gara, Onda Vasca eta SER (Radio Bilbao).
Erakusketa ikusgai dagoen bitartean, Euskaltzaindiak euskalkiei, herri hizkerei eta atlas linguistikoari buruzko hitzaldiak eskainiko dizkie Bilboko hezkuntza-zentroei eta euskaltegiei. Hitzaldion helburuak honako hauek dira: ikasle eta interesdunei gure hizkuntzaren aberastasuna ezagutzera ematea; hizkuntzaren eboluzioa modu grafikoan erakustea; eta atlas linguistikoen nondik norakoak azaltzea.
Hortaz, interesatutik egon ezkero, hezkuntza-zentroek eta euskaltegiek Euskaltzaindiarengana jo dezakete, hitzaldi hauei buruzko informazio eske. Izan ere, Akademiak egutegi zein ordutegi aldetik eskaintza zabala jarriko du zentro horien eskura.