Martxoaren 15ean, 2015eko Resurrecion Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.
Urtero legez, sarituak ez ezik, guraso eta irakasleak ere izan ziren ekitaldian. Sariok Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak eta Adolfo Arejita Iker sailburuak banatu zituzten.
Resurreccion Maria Azkue Sarietan bi epaimahai izendatzen dira: A eta B mailakoak.
Aurtengo A mailako epaimahaikoa Yolanda Arrietak, Igone Etxebarriak eta Manu Lopez Gasenik osatu dute. Guztion izenean, Yolanda Arrietak hitz egin zuen.
Yolanda Arrietaren hitzak (PDF, 46,8 KB)
B mailan, hauek izan dira epaimahaikoak: Miren Billelabeitia, Amaia Jauregizar eta Jabier Rojo. Ezin etorria adierazi zuten eta guztion izenean Jabier Rojok prestatutako hitzak Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea irakurri zituen.
Jabier Rojoren hitzak (PDF, 49,2 KB)
Ekitaldiaren amaieran, Euskaltzaindiaren izenean, Adolfo Arejitak hitza hartu zuen.