Euskaltzaindiak euskarari buruz hasitako gogoeta prozesua aurrera doa. Joan den otsailaren 12an "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" izenburupean Akademiak egin zuen jardunaldiak zabaldutako bideak, hurrengo hilabeteotan edukiko du jarraipena. Izan ere, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak zortzi kidez osatutako aldirako lantalde bat eratzea aurreikusi du.
Jardunaldia egin zen egun berean, bai Andres Urrutia euskaltzainburuak baita Sagrario Aleman Jagon sailburuak ere argi adierazi zuten: “Honek segida izango du. Gaurkoa hasiera besterik ez da”.
Jardunaldiaren ostean, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak bilera egin eta emaitza aztertu zuen. Hurrengo urratsa honako hauxe da: eztabaidari jarraipena ematen dion prozesua Sustapen batzordeari proposatzeko, eta ondoren, Zuzendaritzak aztertzeko, Sustapen batzordeak aldirako lantalde bat eratzea aurreikusi du.
Hona hemen lantalde horretarako proposatzen diren kideak:
- Sagrario Aleman, Sustapen batzordeko burua. Euskaltzain osoa da eta Euskaltzaindiko diruzaina. Iruñeko Arturo Campion Euskaltegiko zuzendaria.
- Erramun Osa, Sustapen batzordeko idazkaria. Euskaltzain urgazlea da eta Euskaltzaindiko idazkariordea. Soziolinguistikaz eta euskararen irakaskuntzan aditua.
- Jon Aizpurua, Sustapen batzordeko kidea. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako plangintza eta azterlanetako arduraduna.
- Gotzon Lobera, Sustapen batzordeko kidea. Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa egiten ari den lantaldeko koordinatzailea. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari ohia.
- Ibon Usarralde, Sustapen batzordeko kidea. Soziolinguistika Klusterreko kidea.
- Xabier Erize, Sustapen batzordeko aholkularia. Euskal Filologian Doktorea Enpresen Zuzendaritza Nagusian Unibertsitateko aditua.
- Iñaki Martinez de Luna, euskaltzain urgazlea. Soziologian Doktorea. Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondoaren zuzendaria. Bat Soziolinguistika aldizkariko zuzendaria.
- Patxi Saez Beloki, soziolinguista.
Comments
Aintzat hartu, mesedez.
iñaki