Martxoaren 12an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean eginiko ekitaldian, Joan Mari Torrealdaik jaso zuen Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria.
Lagun, lankide eta senideak ondoan zituela, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eskutik jaso zuen saria.
Andres Urrutia euskaltzainburuak egin zuen sarituaren goraipamena. Bere esanetan, Torrealdaik "beti bilatu du bere ezaupideak herriaren onurarako jartzea".
Eusko Ikaskuntzaren webgunean ikus daiteke ekitaldiaren bideoa.