Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen.
Besteren artean, Erlea aldizkariaren 9. zenbakia, Euskera agerkariaren urteko bi zenbakiak eta Narrazioak eta olerkiak 2014 argitaratu ditu Akademiak. Horrezaz gain, Lingua Vasconum Primitiaeren edizio berria kaleratu da.
Era berean, Akademiak hainbat argitalpen jarri ditu webgunean eta bere artxibo-funtsen katalogoa sarean jarri du.
Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.
EUSKERA AGERKARIA
Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. 2009an, Akademiak eraberritu zuen, eta forman ez ezik, edukietan ere zenbait aldaketa egin. Aldaketa horien xede nagusiak hauek dira: batetik, Euskera agerkariaren kalitatea bermatzea, eta bestetik, komunitate zientifikoan erreferentziazko argitalpena izatea.
Berriki Emerging Sources Citation Indexeko (ESCI) datu-basean indizatzen hasi da. ESCI Thomson Reuters enpresaren Web of Science plataformaren edizio berria da.
Euskera 2014, 1
Egileak: Batzuk
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2015
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 17,10 €
Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen du. Besteren artean, honako gaiak ageri dira: Jabier Kaltzakorta euskaltzainaren sarrera ekitaldia; Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzainaren eta Xabier Aranburu eta Peli Martin euskaltzain urgazleen omenez irakurri ziren hilberri-txostenak ere jaso dira liburukian. Luis Baraiazarrak, Joxe Mari Iriondok eta Manu Ruiz Urrestarazuk, hurrenez hurren, egin zituzten hilberri txosten horiek.
Onomastika arloko hainbat irizpen eta txosten biltzen ditu zenbaki honek. Hala nola, Axpuru, Azazeta, Barañain eta Burgu toponimoei buruzkoak. urteko Osoko bilkuretako aktak ere jaso dira.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Euskera 2014, 2
Egileak: Batzuk
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2015
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 17,10 €
Ikerketa-lanak jasotzen ditu. Gai nagusia honako hau da: Donostian “Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan” izenburupean egin zen Jagon Jardunaldiaren hitzaldia eta ekarpenak.
Horretaz gain, bestelako ikerketa lanak ere jaso dira zenbaki horretan: Hezkuntza elebiduna Euskal Herrian: 30 urteko ibilaldia (Julian Maia); Birformulatzaile esplikatiboak (alegia, erran nahi baita, ha da, hots) egungo euskara estandarrean: erabat baliokide ote? (Xabier Alberdi); eta La Gramátiva vasca de Ferenc Ribáry cumple 150 años (Károly Morvay). Vladimer Luarsabishvilik idatzitako Gabriel Aresti en georgiano. Reflexiones del traductor artikulua ere irakur daiteke.
liburukia eskuratzeko sakatu hemen.
LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE
Eusko Legebiltzarraren eta Euskaltzaindiaren ekimenez, 2011. eta 2013. urteetan Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua berrargitaratu zen, hainbat hizkuntzatan. Lehenbizikoa, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz, eta bigarrena, galegoz, katalanez, errumanieraz, kitxuaz, txineraz eta arabieraz. Halaber, bi edizio horietan liburuaren faksimilea eta euskarazko gaurko grafiara ekarrita testuak ere argitara eman ziren, sarrera eta aurkezpenekin batera. Aurten polonieraz, hebreeraz, finlandieraz, nederlanderaz, georgieraz eta errusierazko itzulpenak dituen edizio berria argitaratu dute.
Linguae Vasconum Primitiae (2015)
Egilea: Bernard Etxepare
Prestatzailea: Xabier Kintana
Editorea: Euskaltzaindia - Eusko Legebiltzarra
Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) euskaraz inprimatu zen lehen liburua da. Euskaltzaindiak salgai jarri duen edizioak, jatorrizko testuaren faksimilea eskaintzen du, eta oraingo ortografiarako egokitutako euskarazko bertsioa ere. Polonieraz, hebreeraz, finlandieraz, nederlanderaz, georgieraz eta errusierazko itzulpenak honako hauek egin dituzte: Wim Jansen, Hanna Lantto, Dorota Krajevska, Salome Gabunia, Natela Sturua eta Mordechay Mishor iztultzaileek.
KULTURA ETA LITERATURA ALDIZKARIA
2009ko urrian, Erlea aldizkariaren lehen zenbakia kaleratu zen. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxeak du edizioaren eta diseinuaren ardura. Aldizkariak Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da.
Erlea 9
Zuzendaria: Bernardo Atxaga
Egileak: Batzuk
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 11,40 €
Bederatzigarren zenbakiaren gai nagusiak frontoiak eta astronautak dira.
Parte hartzen duten egileak honako hauek dira: Piarres Aintziart, Kepa Altonaga, Aurelia Arkotxa, Amets Arzallus, Maite Arroitajauregi, Bernardo Atxaga, Imanol Bustindui, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Sebastian Gartzia, Jacinto Iturbe, Koldo Izagirre, Xabier Kintana, Jon Kortazar, Joseba Luzuriaga, Juan Ramon Madariaga, Xabier Muguruza, Lourdes Otaegi, Patziku Perurena, David Romtvedt, Ixiar Rozas, Joseba Sarrionandia eta Arantxa Urretabizkaia.
Bestalde, azala Jose Antonio Azpilikuetarena da.
Aldizkaria eskuratzeko sakatu hemen.
RESURRECCION MARIA AZKUE SARIAK
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.
Narrazioak eta olerkiak 2014
Egilea: Batzuk
Editorea: Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 2,85 €
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2014ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak biltzen dira liburu honetan. Hauek dira egileak: Maddi Aiestaran, Nerea Erdozain, Arantxa Bastida, Mikel Labaka, Ane Azpiazu, Laire Eizmendi, Oihane Gurrutxaga eta Johanna Ramirez.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
ARGITALPEN DIGITALAK
Bestalde, denbora-epe horretan, ondoko liburu hauek sarean jarri ditu Akademiak:
- Euskadun hazi Nafarroan
- Euskera agerkariaren 2014ko zenbakiak: Euskera 2014,1 eta Euskera 2104,2
- Narrazioak eta olerkiak 2014
Horrez gainera, ondoko hau ere sarean jarri da:
- Euskaltzaindiaren artxibo-funtsen katalogoa
Comments
Eskatzen duzun argitalpena Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak elkarlanean argitaratu zuten. Edizio lanak Euskaltzaindiak egin zituen, baina argitalpena Eusko Legebiltzarrare na da, eta bera arduratzen da banaketaz. Beraz, Eusko Legebiltzarreko idazkaritzareki n harremanetan jartzea gomendatuko nizuke.
Mila esker!
Ba al dago liburu hau eskuratzerik inon?
Aldez aurretik, mila esker.
LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE
Eusko Legebiltzarrare n eta Euskaltzaindiar en ekimenez, 2011. eta 2013. urteetan Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua berrargitaratu zen, hainbat hizkuntzatan. Lehenbizikoa, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz, eta bigarrena, galegoz, katalanez, errumanieraz, kitxuaz, txineraz eta arabieraz. Halaber, bi edizio horietan liburuaren faksimilea eta euskarazko gaurko grafiara ekarrita testuak ere argitara eman ziren, sarrera eta aurkezpenekin batera. Aurten polonieraz, hebreeraz, finlandieraz, nederlanderaz, georgieraz eta errusierazko itzulpenak dituen edizio berria argitaratu dute.
linguae 2015 bi txikia
Linguae Vasconum Primitiae (2015)
Egilea: Bernard Etxepare
Prestatzailea: Xabier Kintana
Editorea: Euskaltzaindia - Eusko Legebiltzarra
Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) euskaraz inprimatu zen lehen liburua da. Euskaltzaindiak salgai jarri duen edizioak, jatorrizko testuaren faksimilea eskaintzen du, eta oraingo ortografiarako egokitutako euskarazko bertsioa ere. Polonieraz, hebreeraz, finlandieraz, nederlanderaz, georgieraz eta errusierazko itzulpenak honako hauek egin dituzte: Wim Jansen, Hanna Lantto, Dorota Krajevska, Salome Gabunia, Natela Sturua eta Mordechay Mishor iztultzaileek.