Sabino Aranak euskarari egindako ekarpena du hizpide Hermes aldizkariaren zenbaki berriak. 50. zenbakia da eta 2015eko apirilean Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak eginiko "Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegiaren emaitza bildu du.
Artikuluegile batzuk bertan zeudela, gaur, azaroaren 9an, aurkeztu dute Bilbon Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidenteak eta Jose Antonio Rodriguez Ranz Hermes aldizkariko zuzendariak.
Mintegian parte hartu zutenek ez ezik, beste hainbat eragilek idatzi dute Hermesen zenbaki berrian. Hauek dira guztiak: Joseba Agirreazkuenaga, Josune Ariztondo, Miren Azkarate, Patxi Baztarrika, Lorea Bilbao, Igone Etxebarria, Aizpea Goenaga, Xabier Irujo, Xabier Kintana, Odile Kruzeta, Erramun Osa, Rosa Miren Pagola, Txomin Peillen, Pello Salaburu, Blanca Urgell, Andres Urrutia eta Mikel Zalbide. Bestalde, Andoni Ortuzarri elkarrizketa egin dio Martin Garitano kazetari eta Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak. Irudiak Ibon Goiri López de Arkauterenak dira.
Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea edukien prestatzailea izan da.
Comments