Uztailaren 10ean Mundakako Udalak eta Euskaltzaindiak Jose Manuel Etxeita omendu zuten, bere heriotzaren 100. urteurrenean. Akademiako Literatura Ikerketa batzordeak antolatu zuen eta Jon Kortazarrek eta Ana Toledok hitzaldi bana eman zuten. Hona ekarri ditugu.
Euskaltzaindiaren izenean, Adolfo Arejita Iker sailburuak esan zituen hitzak ere ekarri ditugu.
Bestalde, gogoratu Mundakako Udal Liburutegian "Jose Manuel Etxeita, 100 urte" izeneko erakusketa zabalik egongo dela abuztuaren 10a arte.
Jon Kortazar: Jose Manuel Etxeita (1841-1915). Oharrak bizitzaz eta literaturaz (PDF, 325,3 KB)