Henrike Knörr zenaren omenezko liburu bat argitaratu berri du Euskal Herriko Unibertsitateak. Eridenen du zerzaz kontenta: Sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008) du izenburua eta EHUko Euskal Filologia Saileko hainbat kidek egindako hogeita hamabost artikulu biltzen ditu. Maria José Ezeizabarrena eta Ricardo Gómez izan dira argitaratzaileak.
Liburuan bildu diren artikuluek honako alorrak lantzen dituzte: filologia, dialektologia, literatura, onomastika, hizkuntzalaritza sinkroniko eta diakronikoa, hizkuntzalaritza aplikatua, konputazionala eta psikolinguistika. Henrike Knörren bibliografia ere jaso da.
Liburuaren aurkibidea ikusteko sakatu Ricardo Gómezen blogean.