|
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 21ean, Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Parlamentuaren izenean Alberto Catalán presidenteak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Iruñean izango da, Nafarroako Parlamentuaren egoitzan, eguerdiko 12:00etan.
Hitzarmenaren xedea da Nafarroako Parlamentuaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza ezartzea, parlamentu-lexikoaren bateratze-lana egiteko. Lan horretan, Eusko Legebiltzarrak eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko batzar nagusiek ere parte hartuko dute.