Joseph Camino idazle eta ohorezko euskaltzaina saritu dute Bilbon, "Parrapean - Komiki Egunak" izeneko jardunaldietan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, ekimenak euskarazko komikia izan du protagonista eta azaroaren 27tik 28ra egin da, Begoñako barrutian. Larunbatean, azaroaren 29an, Pan-pin aldizkaria sustatu zuen Joseph Caminori "Parrapean" saria eman zioten.
Pan-Pin hilabetekaria Zeruko Argia aldizkariak argitaratu zuen, 1960tik 1970era bitartean. Haurrentzako komiki aldizkaria izan zen eta Joseph Camino izan zuen sustatzaile nagusia. "Parrapean Komiki Egunak" ekimenaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, "garai horretan, euskara hezkuntza sisteman baztertuta zegoen eta komunikabideetan ia ez zen ikusten. Beraz, traba asko gainditu behar izan ziren, komiki hark argia ikus zezan".
”Parrapean-Komiki Egunak” jaialdiaren lehen edizioa hizkuntza gutxietan argitaratutako komikiak izan ditu ardatz.