Amaitu da "Abesoj Aidnanoirras. 25 urte idazten" izenburupean, Bilbo Zaharra Forumek asteon egin duen hitzaldi sorta. Joseba Sarrionandia eta bere lana izan dituzte hizpide, bere Narrazioak liburua izango baita protagonista "Klasikoen irakurraldi etenik gabea" ekimenaren 8. edizioan. Atzo, azaroaren 6an, Joxemari Iturraldek eman zuen hitzaldia; eta herenegun, hilaren 5ean, Xabier Anzaren txanda izan zen.
Jardunaldi horien lehenengo hitzaldia azaroaren 3an izan zen, Eider Rodriguezen eskutik. Bigarren egunean, hilaren 4an, Eñaut Elorrieta aritu zen.
Ekitaldi guztiak Euskaltzaindiaren egoitzan egin dira.