R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da. Idazle gazteei zuzendutako sariketa hau BBKk eta Euskaltzaindiak urtero antolatzen dute. Lanak bidaltzeko azkenengo eguna abenduaren 16a izango da.
R. M. Azkue Sariek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Sariketa hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio- edo olerki-lan aurkez daiteke, ondorengo adin mailen barruan:
- A maila: 2001, 2002, 2003 eta 2004an jaioak
- B maila: 1997, 1998, 1999 eta 2000n jaioak
Lan originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira. Lanek gutxieneko luzera izan beharko dute: narrazio arloan, A mailan, 2 folio, eta B mailan 4 folio. Olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko dituzte, eta B mailan 30 lerro. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo.
Lan saritu guztiak argitaratuko dira, liburu batean. Epaimahaikoen erabakiak 2015eko otsailaren 28a baino lehen iragarriko dira.