Urtero bezala, Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen aldeko festarekiko atxikimendua adierazi nahi du Euskaltzaindiak. Hori dela eta, datorren ostiralean, hilaren 26an, Zangozan izango da.
Goizean, 10:00etan, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egingo du, Udaletxean. Ondoren, 13:00etan, aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Zangozako ikastola bisitatuko dute euskaltzainek.