Datorren ostiralean, uztailaren 18an, izendatu dituen azken ohorezko euskaltzainei diplomak emango dizkie Euskaltzaindiak. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Akademiaren Bilboko egoitzan.
Hauek dira Euskaltzaindiak maiatzaren 30ean Donostian egin zuen Osoko bilkuran izendatu zituen ohorezko euskaltzain berriak: Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu.