Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak zabaldu du gaur, maiatzaren 29an, Bilboko Liburu Azokaren 44. edizioa. Ekitaldian, Atea-Laboral Kutxa Saria jaso du, euskarari eta euskal kulturari munduaren ateak zabaltzeagatik . Euskaltzaindiak ere saltokia du Azokan.
Gaurtik ekainaren 9ra bitartean Areatzan egiten ari den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak ditu salgai.
Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Orotara 54 erakusmahai egongo dira eta "Idatzietatik Kantuetara" izeneko erakusketa ere zabalik egongo da Azokak iraun bitartean.