Datorren ostiralean, martxoaren 28an, Euskaltzaindiak izendatu dituen azken euskaltzain urgazleei diplomak banatuko zaizkie. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, Akademiaren Bilboko egoitzan.
Hauek dira euskaltzain urgazle berriak: Iñaki Aldekoa, Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza. Euskaltzaindiak 2013ko otsailaren 22an izendatu zituen, Bilbon egin zuen Osoko bilkuran.