Joan den ostiralean, urtarrilaren 24an, Aiarako Udaletxean, Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala liburua aurkeztu zen.
Euskaltzaindiak landu duen liburua "Izenak" bildumaren ale berria da, eta Aiarako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin argitaratu da.
Aurkezpena Mikel Gorrotxategik eta Felix Mugurutzak egin zuten. Izan ere, Patxi Galérekin batera, haiek dira lana osatu duten Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kideak.
Liburuan, Aiara izenaren eta lurraldearen deskribapena egiten da, eta ondoren Aiarako kontzejuei dagozkien auzo eta etxe -multzo edota etxaldeen izenen berri ematen da. Toponimo bakoitza osatzen duten elementuak ere azaltzen dira.
Bestalde, toki-izen bakoitzaren deskribapen zehatzean ezaugarri hauek ageri dira: kokapen konkretua, koordenatu geodesikoak, toponimoak adierazten duen tokiaren altitudea eta bertaraino iristeko hartu eta jarraitu beharreko bidea.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.