Urriaren 10ean Euskaltzaindiaren egoitzak bi bisitari nabarmen izan ditu: Errumaniak Bilbon duen kontsula, Monica Mihaela Stirbu andrea, eta Delia Cristea, nazio bereko andereño hispanista eta itzultzailea.
Xabier Kintana idazkariak erakutsi die Akademia, bide berean erakundeak aspaldian egiten diharduen lanak azaldu eta beren galderei erantzunez.
Delia Cristeak Etxepareren obra itzuli du errumanierara, eta, beste itzulpen batzuekin batera, Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztuko da.