Gaur, irailaren 17an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu du Bertsozale Elkarteak. Txapelketa irailaren 29an hasiko da, Villabona-Amasan (Gipuzkoan) eta 43 bertsolarik hartuko dute parte. Horietatik, zazpi sailkatuko dira finalera, 2009ko txapelketako irabazle Maialen Lujanbioz gain. Abenduaren 15ean jokatuko da finala Barakaldoko BEC-en (Bizkaia).
Gaurko aurkezpenean honako hauek izan dira: Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsolari Elkarteko burua, Jokin Castaños Txapelketa Nagusiko arduraduna, eta Bertsozale Elkarteko herrialdeetako buruak: Joana Itzaina (Bertsularien Lagunak Elkartea), Alaitz Rekondo (Nafarroa), Saroi Jauregi (Gipuzkoa) Asier Ibaibarriaga (Bizkaia) eta Ekaitz Elorriaga (Araba).
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren webgunea ikusteko, sakatu hemen.