Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2010 liburua euskarri digitalean eskaintzen du. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu da, eta Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean kontsulta daiteke. Bertan sarituak izan diren haur eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu dira, eta gainera 1991tik aurrera saritutako narrazio eta olerki guztien bertsio digitala eskaintzen da. 2010eko deialdian sarituak izan zirenen lanak zerrenda horren amaieran ikus daitezke.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute Azkue Sariak literatur lehiaketa, eta urtero ere liburua argitaratzen dute. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.
2010eko Azkue sariak 2011ko martxoaren 22an eginiko ekitaldi batean banatu ziren.