Atzo, apirilaren 15ean, Lourdes Oñederra hizkuntzalari, idazle eta euskaltzain osoak Erein argitaletxearen eskutik plazaratu duen Intemperies (babes bila) nobela berria aurkeztu zuen Donostian.
Egilearen hitzak erabiliz, "nobela honetako pertsonaiek beren egunerokotasuna bizi dutela: bete egiten dute nola edo hala, ahal duten bezala. Ahal duten bezala aurrera egiten dute, beren oraina antolatuz iraganaren zama gainean dutela, etorkizunari nola begiratu ez dakitela. Elkarren beharrean daude agian eta elkarren beldurrez ere bai ziurrenik, ausartu ezinik baina nahirik. Ausartu ezinik, beharraren ezagutza ezagatik apika, edo ziurtasun ezagatik. Bizitza zaila baita, erraza denean ere, dena ondo doanean ere, arazo nabarmenik ez dagoenean ere".