Euskaltzaindiak, eraginkortasuna sustatu eta bere bezeroei erraztasunak eman nahian, webgune bidezko argitalpenen salmentan Paypal ordainketa sistema ezarri du. Paypal Internet bidez ordaintzeko oso hedatua dagoen bitarteko azkarra eta segurua da.
Orain aldiz, Euskaltzaindiak bere katalogoko argitalpenak % 5eko beherapenarekin eskaintzen dizkio webgune bidezko erosleari. Horren adierazle, bezeroak, pantailan, argitalpenaren hasierako prezioa ezabatua, eta beherapenaren ondorengo prezioa aurkituko ditu.
Erosleak Euskaltzaindiaren argitalpen bat erosi nahi duenean, argitalpenaren fitxaren ondoren datorren Egin Eskaria atalera joan behar du. Bertan, kopurua zehaztu eta bere NAN/IFK zenbakia adierazi beharko du, Euskaltzaindiak faktura egin diezaion. Euskaltzaindia, legez, salmenta guztien faktura egitera behartua dago. Fakturan argi zehaztuko da, produktua Paypal bidez ordaindua dagoela. Jarraian Erosi PayPal bidez atalera joan beharko du, eta bertan zer kontzeptu fakturatzen den adieraziko zaio, ordainketa gauzatzeko bi aukera emanez: PayPal-en erregistratu eta kontu bat sortuz; edo, erregistratu gabe eta gonbidatu gisa, bere kreditu-txartelarekin, ordaintzea. Behin ordaindu ondoren, eroslearen eta saltzailearen helbide elektronikoetara mezu bana helduko da. Jarraian, Euskaltzaindiak bezeroari eskatu dion produktua eta ordain-agiria, hiru eguneko epean, helaraziko dio. Hala ere, orain arteko bideak hobesten dituen bezeroak, erakundearen telefonoa eta posta elektronikoa erabili ahal izango ditu.
Comments
Dena den, nire ustez, "Euskaltzaindia ren argitalpenak" behar du, eta ez "Euskaltzaindik o argitalpenak". Denon artean ea lortzen dugun gurdi hori apur bat zuzentzea, ez dezagun irratian entzun honelakorik: Osasunako golak halakok eta halakok sartu zituzten.