Arau berri batean bildu ditu Euskaltzaindiak Ozeaniako leku-izen nagusien euskarazko izendapenak
Munduko leku-izen nagusien euskarazko grafia finkatzen dihardu Euskaltzaindiak. Lehenik, Europako leku-izen nagusiak arautu zituen aski xehe (154. araua, 157. araua eta 159. araua). Gero, ez hain xehe, Europatik gertu dauden lurralde batzuetakoak (Anatolia eta Hego Kaukaso, 162. arauan; Ekialde Hurbila eta Ipar Afrika, 164. arauan). Ondoren, munduko gainerako lurraldeei heldu zaie txanda. Afrikako leku-izenak lehenengo (167. araua eta 168. araua), eta Ozeania orain. Eta luze gabe argitaratuko dira gainerakoak ere.
Ozeaniako toponimiaren arau honetan 73 leku-izen bildu dira, kontinente horretako nagusiak baino ez. Bi motatako leku-izenak dira:
- Leku-izen garrantzitsua edo oso ezaguna, nahiz eta grafia-arazorik ez izan. Adibidez, Australasia, Bikini atoloia, Tahiti, Queensland...
- Gure inguruko erdara nagusietan (gaztelania, frantsesa, ingelesa) berdin idazten ez direnak edo hizkuntza bakoitzera itzultzen direnak eta, ondorioz, grafia-zalantza eragin dezaketenak. Adibidez, Hawaii (es Hawái, fr Hawaï/Hawaii), Sydney (es Sídney), Leialtasun uharteak (es islas de la Lealtad, fr îles Loyauté), Koral Hesi Handia (es Gran Barrera de Coral, fr grande barrière de corail en Great Barrier Reef)...
169 Ozeaniako leku-izenak euskaraz (PDF, 291,487 KB)
Jose Luis Lizundia eta Alfontso Mujika
Exonomastika batzordea