2011n, Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak antolatzen duten haur eta gazteentzako literatura sariketetan sarituak izan ziren lanak biltzen dituen argitalpena kaleratu da.
- Guztira lau sariketa izan ziren:
- 1998-2001 urte bitartean jaiotako haurrek idatzitako narrazio eta olerki onenen sariak.
- 1994-1997 urte bitartean jaiotako nerabeek idatzitako narrazio eta olerki onenen sariak.
Sarituak izan ziren idazleen (Ane Lapeira, Maddi Petralanda, Evangelina Descalzo, Julen Antxia, Xabier Oianguren, Amaia Rodriguez, Malen Barriola, Maite Larrarte, Maialen Akizu, Ainhoa Urien, Mikela Atxoarena, Maialen Elorza eta Mikel Aranburu) narrazioak eta olerkiak aurkituko ditu bertan irakurleak.
Argitalpena eskuratzeko sakatu hemen