Urtero bezala, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egingo du Euskaltzaindiak eta bihar, ostiralean, urriaren 5ean, Zizur Txikian, hainbat ekitaldi egingo ditu.
Batetik, goizean, 11:00etan, Zuzendaritzaren bilera egingo da. Bestetik, 13:00etan, euskaltzainek San Fermin ikastola bisitatuko dute. Arratsaldean, 16:00etan, Akademiaren Sustapen batzordeak lan bilera egingo du. Eta azkenik, arratsaldeko 18:00etan, ikastolako Areto Nagusian, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, ikastolarekin batera.
Hauxe izango da ageriko ekitaldiaren egitaraua:
- Agurra: Javier Barcos, San Fermin ikastolako presidentea.
- Kantak. San Fermin Ikastolako Abesbatzak eta Zangozako Nora Abesbatza (gizonezkoak).*
- Goizian argi hastian (P.T. Etxaun-A. Lesbordes)
- Greensleeves (H.R. Williseggert)
- Rossignolet gentil (H.R. Williseggert) - Hitzaldiak
- "XXI. mendeko ikastolen erronkak: etengabeko ametsari eutsiz": Pilar Vicente, ikastolako zuzendaria
- "Exea eta ikastola elkarlanean: zeinek zer haurrak euskaldun hazteko bidean": Paula Kasares, euskaltzain urgazlea eta NUPeko irakaslea - Kantak. San Fermin Ikastolako Abesbatzak eta Zangozako Nora Abesbatza*
- ¡Ay linda amiga! (Anónimo s. XVI)
- Maitia non zira (J. Uruñuela)
- Herria eta hizkuntza (Xalbador-F. Iriarte)
- Agur jaunak (P. Aldave) - Azken hitzak: Andres Urrutia euskaltzainburua
*J. Zabalza (gitarra), C. Otaegi (bibolina), X. Olazabal(akordeoia), J. Burguete, J. Leuza eta J. Oses (tronpeta), Iruñeko Udal Txistulariak. Zuzendaria: Fermin Iriarte.