Euskaltzaindiarekin sinatutako lankidetza hitzarmenean zehaztu bezala, Soziolinguistika Klusterrak Euskaltzaindia ohorezko bazkide izendatu du. Horrela erabaki zuen ekainaren 14an, Donostiako Aquariumean, izandako VIII. Batzar Orokorrean. Batzar horretan parte hartu dute erakunde hauek: Emun Kooperatiba, Eusko Ikaskuntza, Topagunea, Artez Euskara Zerbitzua, Elhuyar Aholkularitza, AEK, Gipuzkoako Urtxintxa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI), Gipuzkoa Donostia Kutxa, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea eta Aztiker.