Ekainaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolaturik, "Euskarazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena" izeneko jardunaldia egin zen Burlatan. Euskaltzaindiak egitasmo bi aurkeztu zituen: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) eta Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC). Akademiaren ordezkariak hauek izan ziren: Adolfo Arejita bi egitasmoetako zuzendari akademikoa, eta Amaia Jauregizar eta Aritz Abaroa, EHHA eta ATHC egitasmoetako teknikariak, hurrenez hurren.
Hona ekarri dugu ATHC egitasmoa aurkezteko eman zuten hitzaldia.
Bestalde, EHHAren aurkezpenean emandako azalpenak irakurtzeko sakatu hemen.