Miranda Argan (Nafarroa) Euskararen Eguna ospatu zuten maiatzaren 26an, Euskararen Lagunak elkartearen eskutik. Goizetik arratsaldera arte ekitaldi ugari antolatu zen eta, besteren artean, "Erdialde" euskarazko idazlan laburren 5. lehiaketaren sariak banatu ziren. Lehiaketa horrek Euskaltzaindiaren laguntza du, Akademiak emandako liburu sortak banatzen baitira saridunen artean.
Aurtengoa 10. Euskararen Eguna izan da MIranda Argan.