Joan Mari Irigoien idazle eta euskaltzain urgazleari eman diote 2012ko Carlton-Argital saria. Idazle eta argitaletxeen lana saritzeko Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak sorturiko saria da, eta Irigoienek atzo, maiatzaren 3an, jaso zuen, Bilbon egindako Euskadiko Editoreen Gauaren bosgarren ekitaldian.
Irigoienekin batera, Enrique Vila-Matas idazle katalanari ere eman zioten saria.