Apirilaren 9an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Xiberoko Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigilerena; Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk, Henri Duhauk prestatua; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzia; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Xarles Videgainek prestatua.
Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque liburua Akademiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 27. zenbakia da. Hona hemen Xarles Videgainek Saran esan zituen hitzak.
Bestalde, euskaltzainburuak Saran esandakoa irakurtzeko sakatu hemen.
Xarles Videgainen hitzak 74,55 Kb
Xarles Videgainen hitzak (frantsesez) 63,59 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.