Atzo, apirilaren 9an, Sarako Idazleen Biltzarra egin zen, Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatua. Ohi bezala, Euskal Herriko argitalpen mundua eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale asko ere Saran izan ziren. Euskaltzaindiak lau liburu aurkeztu zituen:
- Xiberoko Antzertia edo Pastorala. Bilduma: Euskaltainak, 17. Egilea: Junes Casenave-Harigile
- Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk. Bilduma: Euskaltzainak, 16. Prestatzailea: Henri Duhau
- Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian. Bilduma: Jagon, 15. Egileak: Erramun Baxok - Jean Baptiste Coyos
- Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque. Bilduma: Iker, 27. Prestatzailea: Xarles Videgain
Liburuen aurkezpena hauek egin zuten: Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiko buruordeak, Jean-Baptiste Coyosek, Erramun Baxokek, Henri Duhauk eta Xarles Videgainek.