Otsailaren 24an, Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak antolatua, "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldia egin zen Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Jardunaldiak, Akademiak berriki kaleratu duen izen bereko liburua -Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa- izan zuen abiapuntu.
Andres Iñigo Jagon sailburuak hasiera eman zion jardunaldi horretan Pello Esnal, Xabier Mendiguren Bereziartu, Andres Urrutia eta Igone Etxebarria mintzatu ziren. Hitzaldien ostean, mahai-ingurua egin zen eta hauek hartu zuten parte: Jexux Mari Agirre Eusko Legebiltzarreko Itzulpen, Zuzenketa eta Interpretazioko teknikariak; Karlos del Olmo, Donostiako Udaleko itzultzaile-interpreteak; eta Xabier Aristegieta Nafarroako Parlamentuko itzultzaile eta interpreteak . Paskual Rekalde Corpus batzordeko idazkaria izan zen moderatzailea.