Patziku Perurena idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatutako Manuel Larramendi Ikerketa Sariaren lehenengo edizioa, Unaia galdu eta Artzaia ugaldu (1780-1810) izenburuko lanarekin. Perurenak otsailaren 8an jaso zuen saria, Andoainen egindako ekitaldi batean.
Garbiñe Agirrek, Jose Antonio Rodriguez Ranzek, Joxin Azkuek, Aitor Amutxastegik eta Jon Unanuek osatutako epaimahaiak Patziku Perurenaren lana hautatu du, besteak beste, "proposatu duen ikerkizunaren jatortasunagatik, bere baitako erronkagatik, agirien iturri historiografikoak aberastuko dituen ereduzko landa-lana izateagatik eta, azkenik, egileak gisako lanetan duen eskarmentu handiagatik".