Gaur, urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Bilbon, Akademiaren egoitzan, 2011. urtean hil diren euskaltzainak omentzeko. Ekitaldian, euren omenezko hilberri txostenak irakurri dira.
Hona hemen euskaltzain omenduak eta txostengileak:
- Vahan Sarkisian (1954-2011) ohorezko euskaltzaina. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri du.
- Fernando Mendizabal (1934-2011) euskaltzain urgazlea. Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak irakurri du.
- Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzaina. Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurri dute.
- Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) euskaltzain emeritua. Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak txosten bana irakurri dute.
Ekitaldiaren amaieran, musika izan dute lagun bertaratutakoek. Aita Donostia, Aita Madina, Henry Purcell, Gluck eta Pablo Sorozabalen obra batzuk interpretatu dituzte Itxaso Aranak, Irene Ojangurenek, Itxaso Aristizabalek, Esther Barandiaranek eta Ian Swedlundek. Horrezaz gain, Joseba Sarrionandiaren Brisa banintz eta Sehaska gutuna poemak -Begoña Aranak musikatuak- eta Jose Antonio Antonio Arana Martijaren Gure amari bertsoa entzuteko aukera izan da.
Txosten guztiak hemen argitaratuko dira datozen egunotan.