Euskal Onomastikaren Datutegiaren (EODA) gaztelaniazko bertsioa eskura dago Euskaltzaindiaren webgunean, eta gaurtik aurrera kontsultagai. Orain arte euskarazko testua bakarrik zegoen webgunean.
EODA deitutako datu-basean, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira: pertsona-izenak, deiturak, toponimia (leku-izenak) eta exonimia (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak).