Euskaltzaindiak El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburua euskarri digitalean eskaintzen du, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan, Jagon-tegian hain zuzen ere.
El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística Euskaltzaindiak argitaratzen duen Jagon bildumaren 8. zenbakia da eta Miquel Gros i Lladós abokatu eta soziolinguista katalanak idatzi du. 2007an, Miquel Gros i Lladósek Recuperación del euskera en Navarra liburua publikatu zuen, Euskaltzaindiaren eskutik. El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburuan, Nafarroako lanaren ildoari jarraituz, Miquel Grosek 1981etik 2009ra, Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen garapenak egin duen bidea erakutsi du, bost urtean behineko errolden estatistikak aintzat hartuta. Ezagutza mailan eman den aurrerapauso esanguratsua aitortuta, hizkuntza baten berreskurapenak gainditu behar dituen trabak azaleratzen ditu.