Gaur, otsailaren 25ean, Bilboko egoitzan, Euskaltzaindiak hileko osoko batzarra egin du. Bilera horren amaieran, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendariak eta Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Zabalkunderako zuzendariak Institutuaren nortasuna eta zereginak azaldu dizkiete euskaltzainei. Haiek adierazi bezala, munduan euskal kulturari leihoak zabaltzea da Etxepareren helburua.
Etxepare Institutuaren Patronatua 31 kidek osatzen dute, horietako bat Euskaltzaindia delarik. Bestalde, Jose Luis Lizundia diruzaina Etxepareren Zuzendaritza Kontseiluko kide da.