Gidor Bilbao eta Jesus Mari Makatzaga euskaltzain urgazleek kargu berriak dituzte Euskal Herriko Unibertsitatean. Hala, Gidor Bilbao EHUko Euskara era Eleaniztasuneko errektoreorde izendatu dute, eta Jesus Mari Makatzaga, aldiz, Euskara Zerbitzuburu berria da.
Gidor Bilbao Filologia Klasikoan doktorea da, eta Euskal Filologian lizentziatua. Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako batzordeko kidea da, eta Exonomastika batzordeko aholkulari. Akademiaren Zientzia eta Teknika hiztegia biltzeko egitasmoko partaide ere bada.
Jesus Mari Makatzaga Euskal Filologian doktorea da. Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko idazkaria da.