Urtarrilaren 28an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2010ean hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea eta Xabier Lete ohorezko euskaltzaina.
Hona hemen Jose Angel Irigarai ohorezko euskaltzainak idatzitako Xabier Leteren hilberri-txostena. Lete zenaren ondoan hainbeste aldiz aritu zen Joxan Goikoetxearen musikak lagundu zuen Jose Angel Irigarai, txostena irakurri zuen bitartean.