Urriaren 30ean, Baionan, egin zen Xarles Videgainen sarrera-ekitaldia. Videgainek "Baionan" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Beñat Oihartzabalek eman zion erantzuna, "Bokal koloratuei jarraikiz" hitzaldiarekin.
Hona hemen Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak. Argazki batzuk ere honetan argitaratzen dira.
Videgainen eta Oihartzabalen hitzaldiak entzun eta gero, euskaltzain berriak Euskaltzaindiaren xede eta helburuei eta euskaltzain izateari dagozkien eginkizunak zintzo eta leialki beteko dituela agindu zuen, eta ondoren Euskaltzainburuak diploma eta domina eman zizkion, eta euskaltzain guztiek zoriondu zuten.
Ekitaldi akademikoa amaitutzat emanez, opari eta oroigarrien unea heldu zen. Hala, Jean-René Etchegaray, Herriko Etxearen izenean, opari bat eman zion Videgaini; Videgainen semeak, koinatuak eta ilobak banako dantza eskaini zioten; Gwendal Denisek poema bat irakurri zuen bretoieraz; eta Oldarra Abesbatzak bi abesti kantatu zituen: Agur Jaunak eta Txanton Piperri.
Andres Urrutiaren hitzak 11,01 Kb